2011-03-12

Lehenengo pausuak: materialak

Oleoa eta akrilikoa aurretik landu nituen, baina 2010ean, ikastaro bat egindakoan, akuarela deskubritu eta gozatzeko aukera izan nuen.
Beraz,  koadernotxoa egitera animatu nintzenean baneukan oinarrizko materialak.
Herri baten bizi naizenez, bertan ez dut aurkitzen material handirik eta ez naiz asko mugitzen material bila. Paperdenda arruntetan hasi nintzen koaderno aproposos baten bila eta froga batzuk egin ondoren aurkitu nuen gustokoa: ez oso garestia, ura aguantatzen zuena, ...
Bidean, Maite ere konbentzitu nuen. Horrela gauzak, 2010eko abenduaren 10ean, Maite eta biok, Beart elkarteak duen lokalean gelditu ginen, koadernoari hasiera emateko.
Egun berean Maitek berak eskuz egindako koaderno bat oparitu zidan. Beraz bi koaderno neuzkan eta biak batera "inauguratu" nituen.
Hemen ikus dezakezue egindako lehen marrazkia: Maiteren erretratua.

Orain, marrazkiak eskaneatu eta konpartitzera noa eta, eboluzioa ikusteko, marrazkiak kronologikoki ordenatuta igoko ditut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario