2011-04-09

"Koadernozaleak" Donostian

Gaur, apirilak 9, "De vuelta con el cuaderno" blog-ean antolatutako bileran parte hartu dut, beste lagun batzuekin.
Gure taldekoentzat horrelako gauzetara joaten ginen lehenengo aldia zen, baina denok gelditu gara esperientzia errepikatzeko gogoarekin.
 Jende piloa ezagutu dugu, artista izugarriak denak. Harritzekoa marraztezko erakutsi duten griña;  ez dute alde batera utzi koadernoa momentu bat ere.
Han egindako lanak ikusi eta gero, lotsa ematen dit neureak erakusteak, baina hemen argitaratzen hasi nintzenez, jarraitu egin behar.

Hemen eguneko planoa eta plana ikus daitezke (antolatzaileek egindakoa):


Erlojuaren ondoan elkartu eta gero, portu ingurura joan gara, handik Konstituzio plazara eta San Telmo museora.



Bazkaldu ostean, autobusa hartu beharra zeukagunez, taldea agurtzeke joan gara. Pena eman digu, baina ziur beste horrelako batean berriz ikusten garela.

1 comentario:

  1. Te han quedado preciosos, que envidia me disteis todos.
    Alicia

    ResponderEliminar