2011-05-29

Mundumira

Asteburu honetan, 2011ko maiatzaren 27an, eguakitzean, hasita eta domeka arte Mundumira festa izan da Elgetan. Munduko kulturen festa zoragarria.
Aipagarria benetan antolakuntza;  garraioak oso ondo funtzionatu du, trafikoa zuzentzeko eta garbiketa brigadak ere  primeran jardun dute. Zorionak antolatzaleei.
Guk zapatu arratsaldean autobusean joan ginen; bueltatxo bat eman, zerbait jan eta musikaz gozatzeko aukera izan genuen. Halako giroa ikusita, domekan ere errepikatu genuen.
Azken orduko euriak ezin izan zuen giroa zapuztu.
Hainbeste jendearen aurrean koadernoa ateratzea  lotza ematen zidan; gainera batzutan, hainbeste jende zegoen ez nuela aurkitzen toki  aproposik koadernotxoa ateratzeko. Azkenean zerbait egin nuen eta hemen dago.



Autobusean

2011-V-27- Eguakitza. Donostiatik Bergarara autobusean marrazkitxoak egiteko denbora ematen du, baina Elgoibarretik aurrera, autopista lagata, karretera ez da batere aproposa....


2011-05-22

Urtegiaren ondoan

2011-05-22. Domeka. Bergaran lanbroa diharduela eta, Arabara aldera jotzen dugu. Ullibarri-Ganboan jartzen gara ikusten duguna isladatzeko asmoarekin.
Gero, herrira bueltatuta, kuadrillarekin elkartu eta bueltatxo bat ematen dugu. Zintxo ere gurekin dator.



Bergaran kalean

2011-05-21. Zapatua. Irala kaletik buelta bat ematen

2011-05-15

Bearteko kale erakusketa

2011-05-15. Domeka, gaur elkarteko urteroko kale-erakusketa egin dugu San Martin plaza.
Montatzen hasi garenean eguraldi ona bazegoen ere, ordua heldu denean euria hasi da eta ez du aterri bukaera arte. Muntaia Udaletxeko arkupetan jarri behar izan dugu.
Momentu batean, Seminarioko arkupetatik erakusketa marrazten saiatu naiz.

Udaberria

2011-05-14
Batzutan hesiak eta hormak ezin dute udaberria gelditu...

San Pedro inguruan

2011-05-13. Eguakitza. Ekaitza iragarrita dago baina ez da heltzen; arratsalde bero honetan gerizpe bila ibilita gero San Pedro elizaren portikoan jartzen gara, gerotxoago parean.




2011-05-08

Elorregi auzoan

2011-V-8. Aierdi inguruan ibili gara egun zoragarri honetan pintatzeko motibo bila.
Azkenean, koadernoan, abandonatutako kotxea eta zaborra marraztu ditut.

Etxean argazkietatik

2011-V-7. Sekulako zaparradak jausten dihardute, etxean geldituko gara.
Astean zehar egindako ikastaroan sortutako griña asetzeko etxean dauzkadan argazkien artean batzuk aukeratu eta marraztera animatu naiz.





Ikastaroa

Aste honetan UNIAk antolatutako ikastaroa on-line jarraitzeko aukera izan dut; bideokonferentziaren bidez egin dudan lehenengoa. Ikastaroaren izenburua "Cuadernos de viaje" zen, eta sarean jarraitzen ditudan marrazkigile batzuk entzuteko aukera izan dut.
Irudia ez zen oso ona, soinua batzutan nahiko estresantea, baina orokorki oso esperientzia ona izan da, artistek koadernoak, marrazkiak eta pintura nola bizi duten kontatu digute eta.
Ponentziak entzutean marrazteko sekulako griña sortu zait eta ariektatxo batzuk egitera animatu.









2011-05-01

Basalgo

2011-V-1. Basalgo auzoan ibili gara pintatzeko motiboen bila;  Iñarre baserriak atentzioa eman digu eta akuarelekin margotu dugu.
Azken momentuan, koadernoan, beste ikus puntu batetik ikusita marraztera animatu egin naiz.

Elkartean bazkaltzen

2011-IV-30. Gaur ere bai! Elkartean bildu gara hiru lagunen eguna ospatzeko.
Erretratutak, opariak,  lorak, dantzak, atzoko abestiak....