2011-06-27

Urteko egunik beroena Araba aldean

2011-VI-26. Urteko egunik beroena ote zen, baina aspalditik antolatuta genuen eta Araba aldera joan ginen egun pasa.
Lehenengo Añanako gatz harana bisitatu genuen Victor-en laguntzaz. Eguneko lehenengo bisita egin genuen eta horri esker ez genuen geroxeago egingo zuen beroa jasan.
Eguerdi aldera Varonatarren dorre-jauregira joan ginen. Etxeko ondorengoa den Rodrigo izan zen gida, bere familiaren istorio bitxiak kontatzen. Eskertzekoa etxe barruan egiten zuen freskura, kanpora irten genuenean .... A ze bero! itotzeko modukoa
Espejon haize egokitua zeukan jatetxe batean bazkaldu ondoren Mendozako torrea ikustera joan ginen, baina lanengatik itxita aurkitu genuen. Beste batean bueltatzeko aitzakia badaukagu.
Horrelako beroarekin, freskagarri bat behar genuela eta Okogoiengo Bordaberri tabernara joan ginen. Eta eguna bukatzeko Arlabango Gatzaga-gainen bokata bat jan eta elkarri agur esan genion.






1 comentario: