2011-07-31

Pirineoak (Kataluña eta Huesca)

Egun batzuk pasatu ditugu Pirineoen alde katalana ezagutzen.
Lehenengo Frantziako aldera jo genuen. Matamala herrixkan (Matemale, frantsesez) ostatu hartuta, Cerdanya ezagutzeko aukera izan genuen
Gero Rocabrunako Etxalde etxean hartu genuen ostatu eta Ripollés komarka bisitatu genuen.
Etxerako bueltan, Huescan ere sartu gara, pare bat egun Bielsa inguruan pasatuz.
Hemen irudi batzuk.




















2011-07-16

Aurretik egindako batzuk

Koadernoa marrazkiz betetzen et blogera igotzen hasi aurretik, baneuzkan beste marrazkitxo batzuk.

Hemen sartzen ditut 2010ko batzuk:



2011-07-10

Jendea (apunte bizkorrak)

2011-VII-10. San Martin plazako arkupetan jarri eta parean jarrita daudenan hasten gara marrazten. Gero pasatzen den jendearekin saiatzen gara.
Bukatzeko Ikerleku kantoira goaz.


















Oso ariketa ona iruditu zait, momentu batean gorputz tankera bat, keinu bat isladatzen saiatzea. Gainera oso ondo pasatu dugu, beraz, errepikatuko dugu

Santa Marina eta Ikerleku

2011-VII-10. Domeka goizean elkartzen garenean ez dakigu nora jo marrazkiak egiteko. Jendea marrazteko gogoa daukagu baina non jarri jendean ez molestatzeko?
Lehenengo Santa Marina elizara sartzen gara, ez dago inor  eta erretaula egitera animatzen naiz. Jendea meza entzuteko sartzen hasten denean alde egiten dugu, lehenengo plazara eta gero Ikerleku kantoira joango gara.


Lora

2011-VII-9

Erretratua

2011-VII-1. kalean egindako erretratua

2011-07-06

III Curso de Vuelta con el Cuaderno

2011-VII-1/3. Asteburu honetan Teruelen egon naiz. Bertan ospatu da "De vuelta con el cuaderno" ikastaroko III. edizioa.
Inoiz ez naiz egon marrazkiekin zerikusia daukan horrelako zerbaiten, eta esperientzia zoragarria izan da. Asko ikasi dut marrazkiei buruz eta  kanpo-koadernoei buruz, baina benetan onena giroa izan da.
Maila altuko sei ponente zeuden:
Severino Pallaruelo
Emily Nudd-Mitchell
Mauricio Antón
Juan Varela
Miguel Herranz (Freekhand)
Pedro Fernandes (PeF).
Baina ikaskideen artean ere sekulako artistak ezagutzeko aukera izan dugu.
Hemen nik egindako koadernoa: