2011-08-31

Bazkaria lagun artean

2011-VIII-27. Batzuk siesta botatzen duten bitartean...

Beste batzuk mahaiaren gainean ikusten duguna marrazten hasten gara....



eta Iñigok egindakoa....





Azedo Loiola etxea

2011-VIII-27.

Erretratuak

2011ko abuztua. Erretratuak egiten saiatzen hasi naiz azken denboraldian.
Azkenean, eguneroko eginkizunetan aurkitzen ditugun gauzak eta paisaiak berdintsuak dira, alde batetik edo bestetik begiratuta, goizeko argiarekin edo arratsaldekoarekin. Baina aurpegiak beti ezberdin agertzen dira;  begiradak eta  keinuak itxuraldatzen dute pertsonen irudia. Gainera aldakorrak dira, momentu batetik bestera isladatzen dutena eraldatzen da.
Bai, benetan, erretratuena erronka berria da niretzat.
Aurtengo abuztuan egin ditudanak ez dute modeluen batere antzik, baina ahaleginak egiten jarraituko dut.








Zumaia

2011-VIII-21. Beste domeka bero bat, izerdi patxetan pasatzen dugu eguna Zumaian.  Bero bai, baina lagun arteko giroan, primeran!



Lorak

2011ko abuztua. Lorez inguratuta omen nago, besterik ez dut ikusten eta.
Akuarelak erabili gabe, errotulagailuekin ematen diet kolorea.



Ullibarri-Ganboako urtegia

2011-VIII-17. Arratsaldean beroari errazago aurre egiteko Ullibarri-Ganboako urtegira goaz.





2011-08-15

Urduñaren gainean

2011-VIII-15. Nerbioiko saltoa eta Arando mendia.
Kotxea aparkalekuan lagata, pista zabala doa Nerbioiko saltora;  handik amildegiaren gainetik bidezidorra jarraituz Arandora (Santiagomendira) heltzen gara. Buelta beste pista batetik oso errez egiten da.



Udalako piszinan

2011-VIII-13. Uda honetan ez dugu eguzkiaz gozatzeko aukera handirik eduki.
Gaur ere eguna triste xamar hasi da, baina eguzkia lainoen artean agertzen zela ikusi dugunean Udalako piszinara joan gara.
Jende gutxi zegoela, gainera, primeran egon gara.








Arrizuriaga parkea

2011-VIII-13. Urteak itxita egonda gero, Arrizuriaga parkea publikora zabaldu egin da.
Poztekoa da beste berdegune bat zabalik edukitzea. Ea denok zaintzen dugun.

Mahaiaren gainean

2011-VIII-3