2011-12-16

Espoloia

2011-XII-8. Arrizuriaga parkearen barruan eguzkitan jarrita,  neguko eguzkiaren bero apurra aprobetxatu dugu.
Eta gainera Mintegi kalea eta Espoloiko etxeak marrazteko eta margotzeko beta eduki dut.
Lehenengo aldia da, nire koadernotik aparteko gauza bat igotzen dudala blogera. Normalean koadernoan marretan oinarritutako marrazkiak egiten ditut, arkatzez, boligrafoz, lumaz edo errotulagailuz. Gero kolorea ematen diet.
Baina, inoiz igo ez dudan beste koadernotxo bat daramat aldean, hau akuarelarentzat aproposagoa den paper sendoz osatuta (300 gr.). Hemen, kolorea da oinarria; koloreetatik abiatuta formak sortzen dira.

Hoy hemos aprovechado el calor de los invernales rayos solares para sentarnos a dibujar y pintar la calle Mintegi y las casas del Espolón.
Es la primera vez que subo al blog algo que no está en el cuaderno. Normalmente en el cuaderno hago dibujos basados en líneas hechas con lápiz, bolígrafo, pluma o rotulador, y luego les doy color.
Pero también suelo llevar un cuaderno de acuarela con papel grueso (300 gr.), en éste parto del color, para llegar a las formas.