2011-12-21

Oporrak hotzean

Egun batzuk pasatu ditugu Frantziako Briançon herriaren inguruan (Hautes Alpes departamentuan).
Hasieran elur asko ez genuen aurkitu, baina bigarren egunean gogor hasi zen elurra, eta gero gainera izotza... Lehenengo egunetako marrazki eta akuarelak kalean egindakoak dira, apropos erositako aulkitxoa hartu eta  eguzkitan -badaezpada ere-  jarrita. La Schappe-ko parkean egindakoa ere bertan eginda dago;  hainbeste hotza neukan zutik egin nuela,  noizean behin hankak mugitu ahal izateko.  Nolako hotza egongo zen akuarelak paletan izozten zirela!!! Egun honetatik aurrera, kalean zerbait marraztu banuen ere, etxean bukatu nituen marrazkiak eta margotzea.

Hemos pasado unos días en Briançon (departamento de Hautes Alpes, Francia).
Al principio no encontramos demasiada nieve, pero a partir del segundo día arreció, y luego llegó el hielo.  Los dibujos y acuarelas que hice los primeros días los hice "in situ", sentada al sol en mi sillita. El del parque de la Schappe también está hecho así, pero no me llegué a sentar; hacía tanto frío que elegí quedarme de pie para poder moverme un poco. Imaginad que frío hacía, pues se me congelaban las acuarelas en la paleta!  A partir de ese día dibuje alguna cosa en la calle, pero acabé mis trabajillos en casa.










2 comentarios:

  1. Oso lan onak, gehien gustatu jatena niretzat bostgarrena, mendia eta basoa ikusten direna. Jarraitu horrela Pili, Zorionak !!!.

    ResponderEliminar