2011-04-25

Artaza

2011-IV-22. Artazara goaz egun pasa. Iragarritako eguraldia ez zen oso ona, baina ez genuen espero horrelako zaparradak.
Azkenean,  bazkaltzeko orduan bakarrik atera dut koadernotxoa, atertu denean.

Arrese kantoia

2011-IV-22. Mirenen zain hasten naiz Arrese kantoia marrazten, gero bazkarian kolorea emango diot.

2011-04-22

Deba

2011-IV-17. Domeka goiza Ondarbeltzen pasatu dugu,  akuarela egiten saiatuz. Akuarelak airelibrean eta "in situ" egiten genuela lehenengo aldia zen eta emaitzak ez dira izan oso aprobetxagarriak.
Azken momentuan koadernoa hartu eta zerbait egitera animatu naiz. Ematen du neurri txikiarekin lanean hobeto sentitzen naizela.

Erramu zapatua

2011-IV-16. Erramu zapatuko feria bukatutakoan, terraza batean bi lagunen eguna ospatzen.

Arrizuriaga jauregia

2011-IV-15.  Arrizuriaga kalean, zain.

2011-04-10

Domeka goizean Bergaran

Gaur ez du egin aurreko egunetan egin duen eguraldia.
Lehenengo Usondo parkean egon gara baina euri tantak jausten hasi direnean Katabiako aterpera joan gara.

2011-04-09

"Koadernozaleak" Donostian

Gaur, apirilak 9, "De vuelta con el cuaderno" blog-ean antolatutako bileran parte hartu dut, beste lagun batzuekin.
Gure taldekoentzat horrelako gauzetara joaten ginen lehenengo aldia zen, baina denok gelditu gara esperientzia errepikatzeko gogoarekin.
 Jende piloa ezagutu dugu, artista izugarriak denak. Harritzekoa marraztezko erakutsi duten griña;  ez dute alde batera utzi koadernoa momentu bat ere.
Han egindako lanak ikusi eta gero, lotsa ematen dit neureak erakusteak, baina hemen argitaratzen hasi nintzenez, jarraitu egin behar.

Hemen eguneko planoa eta plana ikus daitezke (antolatzaileek egindakoa):


Erlojuaren ondoan elkartu eta gero, portu ingurura joan gara, handik Konstituzio plazara eta San Telmo museora.



Bazkaldu ostean, autobusa hartu beharra zeukagunez, taldea agurtzeke joan gara. Pena eman digu, baina ziur beste horrelako batean berriz ikusten garela.