2011-VIII-27. Batzuk siesta botatzen duten bitartean...
Beste batzuk mahaiaren gainean ikusten duguna marrazten hasten gara....
eta Iñigok egindakoa....
Apunte-koadernoa - Cuaderno de apuntes - Carnet de croquis - Sketchbook - Skizzenblock
2011-08-31
Erretratuak
2011ko abuztua. Erretratuak egiten saiatzen hasi naiz azken denboraldian.
Azkenean, eguneroko eginkizunetan aurkitzen ditugun gauzak eta paisaiak berdintsuak dira, alde batetik edo bestetik begiratuta, goizeko argiarekin edo arratsaldekoarekin. Baina aurpegiak beti ezberdin agertzen dira; begiradak eta keinuak itxuraldatzen dute pertsonen irudia. Gainera aldakorrak dira, momentu batetik bestera isladatzen dutena eraldatzen da.
Bai, benetan, erretratuena erronka berria da niretzat.
Aurtengo abuztuan egin ditudanak ez dute modeluen batere antzik, baina ahaleginak egiten jarraituko dut.

Zumaia
2011-VIII-21. Beste domeka bero bat, izerdi patxetan pasatzen dugu eguna Zumaian. Bero bai, baina lagun arteko giroan, primeran!
Lorak
2011ko abuztua. Lorez inguratuta omen nago, besterik ez dut ikusten eta.
Akuarelak erabili gabe, errotulagailuekin ematen diet kolorea.

2011-08-15
Urduñaren gainean
2011-VIII-15. Nerbioiko saltoa eta Arando mendia.
Kotxea aparkalekuan lagata, pista zabala doa Nerbioiko saltora; handik amildegiaren gainetik bidezidorra jarraituz Arandora (Santiagomendira) heltzen gara. Buelta beste pista batetik oso errez egiten da.

Udalako piszinan
2011-VIII-13. Uda honetan ez dugu eguzkiaz gozatzeko aukera handirik eduki.
Gaur ere eguna triste xamar hasi da, baina eguzkia lainoen artean agertzen zela ikusi dugunean Udalako piszinara joan gara.
Jende gutxi zegoela, gainera, primeran egon gara.

Arrizuriaga parkea
2011-VIII-13. Urteak itxita egonda gero, Arrizuriaga parkea publikora zabaldu egin da.
Poztekoa da beste berdegune bat zabalik edukitzea. Ea denok zaintzen dugun.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)