2011-12-31

Urte berri on!

Urte berri on!
¡Feliz año nuevo!


2011-12-27

Telebista ikusten

Frantzian pasatutako egunetan ordu asko pasatu ditugu etxe barruan, eta, noski, telebista ikusten.
Telebista ikusten nuen bitartean marrazki automatiko batzuk egin nituen; eta  informatiboetan agertzen ziren pertsonen aurpegiak marrazten saiatu nintzen berriro ere.

Durante los días que hemos pasado en Francia hemos pasado muchas horas en el interior, y también viendo la tele.
Mientras miraba la caja tonta hice algunos dibujos automáticos; y también intenté -una vez más- hacer retratos de las personas que salían en los informativos.






2011-12-25

Lehiotik

Lehiotik ikusten nuena
Desde mi ventana
Depuis ma fenêtre




2011-12-23

Briançon-eko gehiago

Briançon-en pasatu genuen egunetan, marrazki bat baino gehiago egin nuen etxe barruan. Bi ikuspuntu ezberdinak hartuta: barru aldean (gelan, jatetxean, dendan, ...) ikusten nuena eta kanpo aldekoa, lehioetatik ikusitakoa. Hemen barru aldeko marrazkiak ikus ditzakezue.

Durante los días pasados en Briançon he hecho más de un dibujo en el interior. He tenido dos puntos de vista: lo que veía en el interior (en la habitación, en el restaurante, en una tienda) y el exterior que veía desde la ventana. Aquí van los dibujos del interior.








2011-12-21

Oporrak hotzean

Egun batzuk pasatu ditugu Frantziako Briançon herriaren inguruan (Hautes Alpes departamentuan).
Hasieran elur asko ez genuen aurkitu, baina bigarren egunean gogor hasi zen elurra, eta gero gainera izotza... Lehenengo egunetako marrazki eta akuarelak kalean egindakoak dira, apropos erositako aulkitxoa hartu eta  eguzkitan -badaezpada ere-  jarrita. La Schappe-ko parkean egindakoa ere bertan eginda dago;  hainbeste hotza neukan zutik egin nuela,  noizean behin hankak mugitu ahal izateko.  Nolako hotza egongo zen akuarelak paletan izozten zirela!!! Egun honetatik aurrera, kalean zerbait marraztu banuen ere, etxean bukatu nituen marrazkiak eta margotzea.

Hemos pasado unos días en Briançon (departamento de Hautes Alpes, Francia).
Al principio no encontramos demasiada nieve, pero a partir del segundo día arreció, y luego llegó el hielo.  Los dibujos y acuarelas que hice los primeros días los hice "in situ", sentada al sol en mi sillita. El del parque de la Schappe también está hecho así, pero no me llegué a sentar; hacía tanto frío que elegí quedarme de pie para poder moverme un poco. Imaginad que frío hacía, pues se me congelaban las acuarelas en la paleta!  A partir de ese día dibuje alguna cosa en la calle, pero acabé mis trabajillos en casa.










2011-12-19

Unzeta etxeko miradorea

2011-XII-8. Arrizurriaga parkean jarraitzen dugu, baina beste aldera begira jartzen gara. Eguzkia orain bizkarrean ematen digu.
Unzeta etxeko miradorea marrazten saiatzen naiz, bain ezin kendu lehenengo planoan gelditzen diren kontenedoreak.

Seguimos en el parque Arrizuriaga, pero ahora de espaldas al sol.
Intento dibujar el mirador de la casa Unzeta pero no puedo evitar los tres contenedores que nos quedan por delante.

2011-12-16

Espoloia

2011-XII-8. Arrizuriaga parkearen barruan eguzkitan jarrita,  neguko eguzkiaren bero apurra aprobetxatu dugu.
Eta gainera Mintegi kalea eta Espoloiko etxeak marrazteko eta margotzeko beta eduki dut.
Lehenengo aldia da, nire koadernotik aparteko gauza bat igotzen dudala blogera. Normalean koadernoan marretan oinarritutako marrazkiak egiten ditut, arkatzez, boligrafoz, lumaz edo errotulagailuz. Gero kolorea ematen diet.
Baina, inoiz igo ez dudan beste koadernotxo bat daramat aldean, hau akuarelarentzat aproposagoa den paper sendoz osatuta (300 gr.). Hemen, kolorea da oinarria; koloreetatik abiatuta formak sortzen dira.

Hoy hemos aprovechado el calor de los invernales rayos solares para sentarnos a dibujar y pintar la calle Mintegi y las casas del Espolón.
Es la primera vez que subo al blog algo que no está en el cuaderno. Normalmente en el cuaderno hago dibujos basados en líneas hechas con lápiz, bolígrafo, pluma o rotulador, y luego les doy color.
Pero también suelo llevar un cuaderno de acuarela con papel grueso (300 gr.), en éste parto del color, para llegar a las formas.



2011-12-14

Arane auzoa

2011-XII-4. Goiauzoan ibili eta gero, kotxea hartu eta beste paisaia baten bila goaz.
Azkenean Arane auzoan, Angua baserriaren aurrean aparkatu eta kotxe barruan marrazten bukatzen dugu goiza.
Después de Goiauzoa, cogemos el coche y vamos en busca de un nuevo paisaje.
Acabamos en Arane auzoa, aparcando delante del caserío Angua y dibujando desde dentro del coche.




Aulkia aurreko marrazkiari zegokion, baina ahaztu egin zitzaidan eta bera bakarrik marraztea erabaki nuen. Hondartzarako aulkia, abenduko domeka hotz honetan, inor bizi ez den baserri baten ondoan, azkoz ere hondatuagoa egon beharko zen.
 La silla debería estar en el dibujo anterior, pero se me olvidó y decidí darle protagonismo. En realidad, una silla de playa en pleno diciembre junto a un caserío en el que no vive nadie debería estar un poco más destartalada.



2011-12-12

A ze hotza

2011-XII-4. Eskularruak ipini eta Maite marrazten saiatzen naiz erretratatzen.




2011-12-09

Goiauzoan

2011-XII-4. Domeka. Bergarako Goiauzoan marrazten jartzen gara.
Zerbait egin eta segituan mugituko gara dagoen haize finak alde egitera behartzen gaitu eta.
Hoy hemos elegido Goiauzoa para dibujar; pero el viento frío nos obliga a dejar de trabajar.


2011-12-07

Hotza hasi da

2011-XII-3. Zapatua. Hotza hasi da, usoa ikusten dut lehioaren azpian uzkurtuta eguerdiko eguzki izpiak aprobetxatzen.
Ha llegado el frío. Veo una paloma, acurrucada bajo la ventana,  intentando aprovechar los rayos de sol del mediodía.



2011-12-05

Bizkaia aldean

2011-XI-27. Getxon Komiki eta Manga Azoka dagoela eta, domeka goizean bertara inguratzen gara.
Argitalpen piloa ikusi eta gero,  gu ere zerbait erosten dugu: Cecile Jourdy-ren "Rosalie Blum" izeneko nobela grafikoa; gomendatzeko modukoa, benetan. Pena bakarra trilogiaren lehenengo bi liburuak bakarrik erosi genituela eta orain hirugarrena irakurtzeko irrikitan nago.
Azokatik irtenda, itsaso aldera jo genuen, eta baita marrazkia egin ere.
Kostaldera joan eta itsasoaren usaina hartzeke etxera joatea barkaezina da.
Nos dirigimos a Getxo donde se celebra la Feria del Cómic y el Manga. 
Tras dejarnos los ojos en las múltiples publicaciones, nos dejamos también un poco de dinero: compramos la novela gráfica de Cécile Jourdy "Rosalie Blum" . Muy recomendable, sólo me pesa no haber comprado el tercer tomo de la trilogía que ahora estoy deseando de leer.
Al salir de la feria nos acercamos al mar y dibujamos un poquito.

Sería imperdonable acercarse a la costa y no respirar el olor de las olas.