2012-06-30

Telebista eta Internetetik hartutako modeloak

Telebistan aurkitu ditut aste honetan modeloak marrazteko. Baita Interneten ere, Josu Marotok aholkatutako "Figure drawing training tool" orrian.


Esta semana he encontrado modelos para dibujar en la televisión. También en la página "Figure drawing training tool" que recomienda Josu Maroto en su blog.







2012-06-27

Bearteko lagunak

Jendea marrazten saiatzen naiz behin eta berriro baina emaitzak ez dira batere onak; hala ere hemen jartzea erabaki dut.
Oraingoan Bearteko lagunak saiatu naiz erretratzen.


Sigo intentando dibujar personas, pero los resultados no son muy buenos; a pesar de todo he decidido ir colgándolos.
Esta vez os presento a mis colegas de Beart.



2012-06-20

Kafea hartzen

Udaberria bukatzen doa eta laister udaran sartuko gara. Terrazak jendez gainezka daude marrazteko modeloak eskaintzen....

Se va acabando la primavera y el verano entrará pronto. Es el momento de encontrar nuestros modelos en las terrazas que están a tope.


2012-06-17

Trenean eta geltokian

Aste honetan trenean bidaiatzea tokatu zait, eta denbora aprobetxatu egin dut. Lehenengo aldia zen horrelako gertu neukan ezezagunak marrazten nituela; hasiera benetan gogorra izan da eta asko kostatu zait, baina egunero bidaiatzen dutenak trankil zihoazten bakoitza bere eginkizunetan eta gutxik fijatzen ziren egiten nuenaz.

Esta semana me ha tocado viajar en tren y he aprovechado el tiempo. 
Era la primera vez que intentaba dibujar a desconocidos desde tan cerca. Al principio me ha resultado muy difícil y me ha costado arrancar; pero me he dado cuenta de que las personas que viajan a diario van enfrascadas en sus cosas y pocas se han fijado en lo que yo iba haciendo.









2012-06-16

Maiatzaren 40a

"Hasta el cuarenta de mayo no te quites el sayo" diño gastelerazko esaera.
Aurten ere egokia da;  gaur ekainaren 10 da eta euria mara-mara  dihardu.
Etxean koadernoko azken orri zuria betetzeko hau irten zait.
Beste koaderno bat hasteko desiatzen nago.

 Dice el refrán que "Hasta el cuarenta de mayo no te quites el sayo" y este año también ha acertado. Hoy es 10 de junio y no para de llover.
Me dedico a rellenar la última hoja en blanco que me queda en el cuaderno.  estoy deseando de empezar uno nuevo.

2012-06-12

Segura

2012-VI-9. Familia arteko bazkaria Seguran.
Badirudi beti mahai baten inguruan batzen garela. Ba bai jatekoa aitzaki hutsa izan arren inoiz ez da falta; eta gaur ere orduak pasatu ditugu mahaian jarrita. Hala ere bazkaltzera sartu aurretik Iñaxiren terrazatik ikusten nuena marraztu nuen.
  Irtetzeruzkoan, plazan jarrita, beste bat egin dut. Ez naiz erlijiosoa baina eliza zen atentzio gehien piztu zidana.



Koadernoa bukatzeko orri pare bat falta direla eta, bukatzeko griña sartu zait. Argazki baten oinarrituta egin dut hirugarrena, baina oraindik koadernoan orri bat gelditzen zait zuri.

Comida familiar en Segura.
Siempre nos juntamos alrededor de una mesa. Aunque la comida sea una excusa en realidad, nunca falta entre nosotros. Hoy, para variar, hemos pasado horas en la mesa.
A pesar de eso, me ha dado tiempo de dibujar un poco antes de comer desde la terraza de Iñaxi. Y al salir, sentada en la plaza, he hecho otro dibujo.
En el cuaderno sólo me quedan un par de hojas en blanco, y tengo tal ansía por acabar y empezar otro que el tercer dibujo lo he hecho a partir de una fotografía, ya en casa.  Pero todavía me queda una hoja en blanco.

2012-06-09

Santa Olajako marea errota

Joyeleko paduran dagoen Santa Olajako errota berreskuratutako lehenengoa izan da, baina ez da marea errota bakarra inguru honetan. Bisitatu egin daiteke, baina arratsaldeko azken orduan joan ginenez hurrengo baterako laga genuen bisita. Presako horman jarrita egin nituen ondoko akuarela eta marrazkietako bat, bestea, zutik,  horma hasten den tokitik (Isla aldetik) egin nuen.


El molino de Santa Olaja en la marisma de Joyel ha sido el primero en ser reconstruido pero no es el único molino de mareas que hay en este paraje.
Se puede visitar pero nosotros llegamos un poco tarde y dejamos la visita para otro día. Sentada en el muro hice la acuarela y uno de los dibujos que podéis ver; el otro lo hice, de pie, en el punto en el que arranca el muro (del lado de Isla).




2012-06-03

Euskal "Sketcher"-en topaketa Gasteizen

2012-VI-2. Gasteizen bildu gara Euskalherritik eta ingurutik etorritako marrazkilari eta lagunak.
Eguraldia ezin hobea eta giroa....... fenomeno!
Hitzik aukitzen ez dudanez, hemen dauzkazue bertan egindako marrazki batzuk.

Nos hemos reunido en Vitoria dibujantes venidos de todo Euskalherria y de más lejos.
El tiempo se portó bien con nosotros, pero el ambiente..... ¡fue inmejorable!
Como no tengo palabras, os dejo algunos de los dibujos de la jornada.







2012-06-01

Erretzaile bakartia

Tabakoaren kontrako legea dela eta, gero eta maizago ikusten dira erretzaileak kaleetan. Batzuk bakartiak, ikusi genuen honen bezala, beste batzuk koadrilan.
Con la puesta en vigor de la ley antitabaco cada vez vemos más fumadores en calle. Algunos solitarios, como éste que vimos nosotros, otros en grupo.