2012-10-14

Sketchcrawl

Atzo ospatu zen Bergaran 37. sketchcrawl-a. Oso arrakastatsua izan zen, 24 marrazkigile elkartu ginen eta; gainera,  horietako askok lehenengo aldiz parte hartzen zuten.
Oraingo honetan, gutxien marraztu dudan topaketa izan da, baina giroa ezin hobea izanda, horrek konpentsatzen nau.
Proposatzen genuen ibilbidea Bergarako parkeetatik zihoan. Lehenengoa Errekalde jauregikoa, XIX- mendean landutako proiektua. Landare-espezietatik aparte jatorrizko ubideak ere oso interesgarriak dira.



 Ha sido el sketchcrawl en el que menos he dibujado, pero el ambiente que hubo fue inmejorable y eso lo compensa todo. El recorrido propuesto discurría por algunos de los parques de Bergara. El primero el del palacio Errekalde, que fue un proyecto llevado a cabo en el siglo XIX. Además de las diferentes especies de flora es interesante su red de canalización de agua. 


Handik Errotaldera joan ginen, gaur egin Kultura etxea kokatzen den eta XVI mendean mirari bat egon omen zen tokira. 1551an Borjako San Frantzizkok latinez egindako sermoia,  gazteleraz apenas zekien entzulegoa ulertzeko gai izan zen.


 Después nos fuimos a Errotalde, donde se sitúa la actual casa de cultura, y donde tuvo lugar un milagro (o eso dicen). En la ermita de Santa Ana que se encuentra en este recinto dió su primera misa cantada San Francisco de Borja en 1551. Dicen que San Francisco de Borja predicó en latín, pero los oyentes, que apenas conocían el castellano y mucho menos el latín, fueron capaces de entenderlo. 


Eta gero Usondoko parkera joan ginen. Hori bai, geldiunetxoa eginda Infernukua tabernan indarrak berpizteko.
Usondoko parkean kolore berdea gainezka egin zuen (are eta gehiago!) gure begietan;  aurten udazkena berandu datorrela dirudi eta. Irune, Matias eta hirurok kanpora joatea pentsatu genuen eta Santa Marina elizaren ondoan jarri ginen, bertan denak batera bazkaltzera joateko hitzordua eginda geneukan eta. Barrenean berde inbaditzailea ikus daiteke.



 De allí nos fuimos al parque de Usondo. Eso si pasando por el bar Infernukua donde renovamos fuerzas.  En el parque de Usondo, nos inundó el verde (¡más!); y es que este año parece que el otoño viene tardío. Por esta razón Irune, Matías y yo nos fuimos al exterior y dibujamos algo de arquitectura. Aquí teneís la esquina del pórtico de Santa Marina (donde habíamos quedado para ir todos juntos a comer). Al fondo se percibe algo de ese invasivo verde... 

Egon zen giroa argazkietan ikus daiteke.

Del buen ambiente os podéis hacer una idea en las fotos...