2013-12-30

Urte berri on!

Urte berri on!
¡Feliz año nuevo!


2013-12-25

Telebistako pertsonaiak marrazten

Krisia dela, eguraldia hozten ari dela, edozein izanda arrazoia kalera gutxiago irtetzen gara eta erretratuak marrazteko telebistara jo behar izan dut.
Hemen lagatzen dizkizuet telebistatik zuzenean ipadean marraztutako erretratu batzuk.

Porque estamos en crisis, porque va haciendo más frío, cualquiera que sea la razón lo cierto es que salimos mucho menos y recurro a la tele para practicar los retratos.
Aquí os dejo alguno de mis ensayos realizados directamente de la tele en el ipad.










2013-10-26

Hutsuneak beteta

41. sketchcrawl-ena egindako akuarelatxo batean hutsunea laga nuen, zuhaitzarena. Bizitasuna falta zeukalakoan edo, betetzen saiatu nintzen eta hemen lagatzen dizuet irtendakoa.
En una de las acuarelillas que hice en el sketchcrawl nº 41 dejé un hueco sin pintar. Me parecío que quedaba muy soso, por lo que relleneé ese hueco. Aquí os dejo el resultado.


2013-10-20

41. sketchcrawl-a Zarautzen

Atzo 41. sketchcrawl-a ospatu genuen.
Azpimarratzekoa kide berrien presentzia, ea hurrengoetan ere animatzen diren. Alde batetik Ale marrazkilari kanariarrarren bisita, inguruan zebilela aprobetxatuz inguratu zen eta ezagutzeko aukera izan genuen. Mar, Oscar eta Eder lehenengo aldiz etorri ziren eta kalean marrazteko beldurra kendu zuten.
Egun zoragarria pasatu genuen, giro ezin hobean. Gainera eguraldiak ere lagundu zigun.
Hemen lagatzen dizuet nik egindako marrazkia batzuk.
_______
Ayer celebramos el sketchcrawl 41 en Zarautz. Tuvimos la suerte de contar con  gente nueva que espero volver a encontrar en otras ocasiones. Por un lado contamos con la visita de Ale; el dibujante canario aprovechó que estaba por la zona para acompañarnos. Citar también a Mar, Oscar y Eder quienes participaron por primera vez y se quitaron el miedo de dibujar en la calle.
Pasamos un día estupendo, con un ambiente inmejorable. Y hasta el tiempo se acompañó.
No hice fotos, pero os dejo alguno de mis dibujos.

Andra Mari parrokia La Rosaleda parketik
Parroquia de Santa María desde el parque La Rosaleda
Andra Mari parrokia La Rosaleda parketik
Parroquia de Santa María desde el parque La Rosaleda
Basarriren bustoa, Torre Luzea parkean
Busto de Basarri en el parque Torre Luzea
Azoka
Mercado
Bazkalosteko erretratuetako bat
Uno de los retratos de la sobremesa
Bazkalosteko erretratuetako bat
Uno de los retratos de la sobremesa
Zein ondo bazkaldu genuen!
¡Qué bien comimos!
Bazkalosteko erretratuetako bat
Uno de los retratos de la sobremesa

Arratsaldeak eman zuena Malekoiko terraza batean jarrita
Lo que dió de si la tarde sentados en una terraza del malecón


Etxerako bueltan, trenean, mutiko bat guri begira jardun zuen eta gu bere erretratu egin barik ezin pasatu!
De vuelta a casa, en el tren, un niño nos miraba y no pudimos evitar intentar retratarle.

2013-09-19

Tableta batean marraztea

New York-eko bidaia aprobetxatuz nire lehenengo pinitoak egin ditut tableta batean marrazten. Atzamarren,  edo Stylusaren, eta pantailaren interakzioara ohitzea kostatu egiten da baina oso dibertigarria da.
Emaitza? zuek esan!

Aprovechando el viaje a Nueva York he hecho mis primeros pinitos dibujando en una tableta. Cuesta un poco acostumbrarse a la interacción de los dedos, o del stylus, en la pantalla, pero es muy divertido.
 ¿El resultado? lo juzgaréis vosotros.













2013-09-12

NY koadernoan

Abuztuko aste bat pasatu dugu lagun koadrilla New York-eko junglan.
Lehenengo aldia da argazki kamara ez daramatela horrelako bidai batera, kamararen ordez arkatsak, errotulagailuak, idazteko eta marrazteko tresnak eta kola barra bat eraman nuen. Emaitza hemen ikus dezakezue.

Hemos pasado una semana en la jungla neoyorquina con un grupo de amigos.
Por primera vez prescindí de la cámara de fotos y, en su lugar, me llevé este cuaderno que veis, mis útiles de dibujo y una barra de pegamento. Aquí os presento el resultado.