2014-01-26

42. sketchcrawl-a Bilbon

Atzo, urtarrilaren 25ean, 42. sketchcrawl ospatu genuen.
Neguan izanda eta herri honetan urtarrilean normalean egiten duen eguraldia kontutan hartuta, hiri bat aukeratu genuen elkartzeko, bertan babesa topatzeko aukera gehiago egongo zelakoan. Eta eskerrak!, egun osoan euria izan genuen, baina plana ondo gertatuta zegoenez ez zen oztopo izan lagunekin marrazteko.
Lehenengo zita Bilboko Arte Ederretako museoan zen, goizeko 10etan.
Museokoek sarrera dohainik eman ziguten eta gainera Regoyosen inguruan Genovevak eman zizkigun argibide interesgarriak entzuteko aukera izan genuen.
Museoan, marrazki batzuk egin nituen, baina museotik kanpora begira: Euskadi plazako eraikuntzak eta Francisco Durrioren Euterpe eskultura.
Eguerdian sketcher guztiak elkartu eta Kafe Antzokira joan ginen, han geneukan eta bazkaria erreserbatuta.
Primeran jan genuen, baina batez ere ezkertu genuen bertan gelditzeko eduki genuen aukera, kanpoan euria gelditzeke ziharduen eta.

Hemen lagatzen dizkizuet egindako marrazkiak.
----
Ayer, 25 de enero celebramos el sketchcrawl número 42.
Siendo invierno y teniendo en cuenta el tiempo que normalmente hace por aquí en estas fechas, decidimos organizarlo en una ciudad, puesto que es más fácil encontrar lugares donde guarecerse. ¡Menos mal! porque no paró de llover en todo el día.
La primera cita era a las 10 en el Museo de Bellas Artes. Tuvimos la oportunidad de disfrutar del Museo y de las explicaciones de Genoveva en torno a Darío de Regoyos. 
En mi caso, si que dibujé en el Museo, pero mirando hacia fuera: los edificios de la plaza Euskadi y la estatua de Euterpe, de Francisco Durrio.
Después de perdernos en el Museo nos reagrupamos a mediodía para ir a comer al Kafe Antzokia, dónde habíamos reservado mesa. Además de disfrutar del menú, es de agradecer la atención con la que nos trataron, ya que pudimos quedarnos allí mucho rato después de la comida. Y es que fuera seguía lloviendo!

Os dejo aquí los dibujos que hice.