2014-09-14

Estropadak

Urtero joaten gara Zarautzera estropaden egunean giroaz disfrutatzera. Ikustekoa izaten da portuko eta Getariako bidearen inguruak betetzen duen jende-uholde koloretsua; eta herri osoan zabaltzen den giroa.
Aurten ere han egon ginen, Orio animatzen,

Cada año vamos a disfrutar del ambiente de las regatas de Zarautz. Es espectacular el río de colores que forma la gente en la zona del puerto y la carretera de Getaria, asi como es muy especial el ambiente que luego se desparrama por todas las calles.
Este año también estuvimos allí, animando a Orio.




Arratsaldean, Pilar plazako taberna batean Zarautzko frontoian jokatzen ari zen pilota partidua ikusteko aukera ere izan genuen (bertako kirol eguna ote zen?) , gure ondoan begi bat itxita begi bat zabalik gizon hau aurkitu genuen.

Por la tarde, en uno de los bares de la plaza del Pilar, pudimos ver el partido de pelota que se jugaba en el frontón de Zarautz (debía ser el día del deporte local). Junto a nosotros este señor que tenía un ojo "sesteando" y otro en el partido.