2015-04-26

47th sketchcrawl. Donibane Garazi

Atzo apirilaren 25ean mundu osoan zehar ospatu zen 47garren sketchcrawl-a.
Euskalherria sketchcrawl taldeak antolatutako hitzordua Donibane Garazin izan zen.
Dena ezin hobeto irten zen (beno, marrazkiak beti hobetu daitezke....), antolaketa primerakoa, bertako kulturako zinegotzia ere gu agurtzera etorri zen eta. Eguraldiak ere lagundu zigun.
Bi euskarri erabili nituen marrazteko, alde batetik akuarelazko paper sendoarekin propio egindako koadernoa; bestalde poltsan beti eramaten dudan koadernotxoa. Azken honen orriek kolore ezberdinak dituzte: larrosa, gorria, oria, berdea, urdiña. Kasualitatea! hartu nuenean,  tokatzen zitzaidan kolorea, ordena jarraituz, gorria zen.  Bertan egin nituen marrazki guztiak orri gorrietan egin nituen, beraz.
Eta benetan, zein aproposa Donibane Garazirako eta Iparraldeko alderdi honetarako, etxe guztien lehioak eta egurrezko zutabeak gorriak baitira.
Beherago ikusi dezakezue egunean zehar egindako batzuk.
---
Ayer, 25 de abril se celebró en todo el mundo el 47º sketchcrawl. la cita que organizó el grupo Euskalherria Sketchcrawl fue en Donibane Garazi (Saint Jean Pied-de-Port).
Todo salió fenomenal (bueno, mis dibujos siempre se pueden mejorar...); una organización de primera, hasta el concejal de cultura nos vino a saludar, y encima nos acompañó el tiempo.
Usé dos soportes para mis dibujos, un cuaderno que me fabriqué con papel de acuarela y una libreta, la que suelo llevar siempre en el bolso, que tiene hojas de diferentes colores: rosa, rojo, amarillo, verde, azul. ¡Qué casualidad! cuando cogí la libreta resultó que, siguiendo el orden de lectura, me tocaba usar las hojas de color rojo, y por lo tanto, todos los dibujillos que hice que hice en esa libreta quedaron en las hojas de ese color. Y no podía ser más adecuado, ya que el color rojo todas las ventanas y vigas de madera a la vista en las edificaciones de Donibane Garazi y de toda esta zona de Iparralde.
Aquí podéis ver algunas de las cosas que hice ese día.