2018-11-25

Industrialdia Fournier museoan

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko astea ospatzen zela eta Neusek egindako gonbidapenari jarraituz, gaur goizean marrazkilari talde bat Gasteizko Bibat museoan egon gara.
Fournier Karta museoko makinariak marrazten pasatu dugu goiza. Bai azkar pasatu ere, konturatu orduko goiza bukatu zaigu eta.

Dentro de la programación de la Semana Internacional de Turismo Industrial de Euskadi y gracias a la invitación de Neus, esta mañana un grupos de dibujantes hemos visitado el museo Bibat de Vitoria-Gasteiz.
Hemos pasado la mañana dibujando la maquinaria del museo de naipes Fournier. Y qué rápido ha pasado, para cuando nos hemos dado cuenta era la hora de salir.

Miverva motako pedaldun prentsa tipografikoa (XIX. mende amaiera)


Offset inprimatzeko makina (XX. mendea)

 Taldetxo bat elkartu gara bazkaltzeko eta Parral tabernan bukatu dugu, menua marrazten.
Un grupito nos hemos reunido en la taberna Parral para comer y hemos aprovechado para dibujar los platos.


Bukaeran, kafearen eta akuarelen hondarrek gauza bitxiak ekarri dizkigute burura....
Para acabar, los restos de café y acuarela sugerían cosas extraordinarias...

2018-07-22

60. sketchcrawl-a Bergaran

Oraingoan nazioarteko "sketchcrawl" hitzordua etxean egin genuen.
Pozgarria da, benetan, horrelako zitetan aurreko ekitaldietan ezagututako lagunekin elkartzea, are eta gehiago  gure "marrazkizale sarea" haunditzen doala ikustea; oraingoan ere lagun berriak egiteko aukera izan genuen eta.
Esta vez jugabamos en casa ya que la cita del sketchcrawl internacional la hicimos en Bergara.
Es una gozada encontrarse con amigos que hemos ido haciendo a lo largo de las quedadas, pero todavía más ver que vamos tejiendo la red de amigos dibujantes. En esta ocasión también tuvimos la oportunidad de hacer nuevos amigos.
---
Hitzordua 10:30etan Olaso torreko magnolioaren azpian zen, eta han hasi ginen marrazten.
La cita era a las 10:30 a la sombra del magnolio de la torre Olaso, donde empezamos a dibujar.

---
Eguerdi aldera Irizar jauregiko lorategira joan ginen, eta han gelditu ginen bazkaltzeko ordura arte.
Al mediodía nos acercamos al jardin de la casa Irizar, donde nos quedamos el resto de la mañana.
---
  Bazkaldu ostean, Bideberrin jarri ginen eta azken marrazkiak egiteko aukera izan genuen.
Niri atentzioa deitu zidan erreka ondoan arratsalde pasa zegoen familia.
Por la tarde nos sentamos en Bideberri para hacer nuestros últimos dibujos del día.
A mi me llamó la atención una familia que pasaba la tarde a la orilla del río. 
---
Eta bukatzeko,  nire koadernoan gorde nuen gehien marraztu, pintatu eta argazkitan irudikatu den  Bergarako txokoetatik bat.
Para terminar, me guardé en el cuaderno uno de los rincones más dibujados, pintados y fotografiados de Bergara.







2018-07-02

Salamanca

Asteburuan Salamancan egon gara aspaldiko kontuak gogorarazten




2018-04-22

59. sketchcrawl-a Aramaion

Atzo Aramaion ospatu genuen 59. sketchcrawl-aren nire emaitzak aurkeztuen dizkizuet.
Os presento lo que hice ayer en el sketchcrawl 59  que celebramos en Aramaio
Santa Cruz Apaiza plazaren etxe batzuk

Bixente Goikoetxea plaza aperitiboaren orduan

Aspistiko erreka, leku zoragarria!

2018-01-28

58.a sketchcrawl-a Bilbon

Beste behin ere sketchrawl deialdi baten inguruan talde eder bat elkartu ginen Bilbon  urtarrilaren 27an.
Hitzorduan Museoaren bisita sartuta bazegoen ere, batzuk kalean gelditu eta arenalera hurbildu ginen.

Una vez más, nos hemos reunido para celebrar un sketchcrawl. Esta vez fue en Bilbao el sábado día 27 de enero.
Aunque en el programa constaba la visita al museo Guggenheim, algunos nos escabullimos y fuimos a la zona del Arenal.

Bertan, zapatuero bezala,  "Gure lurreko merkatua" zegoen eta baserritar eta erosleak saiatu nintzen marrazten.
Allí, como cada sábado, se celebrar el "Gure lurreko merkatua" y me empeñé en intentar dibujar a los baserritarras y compradores.

Bazkalostean gure erramintak atera eta buru belarri ibili ginen bata besteari marrazten.
En la sobre mesa afloraron nuestras herramientas y no paramos de retratarnos los unos a los otros.