Aurkezpena

Aspalditik Beart elkarteko lokalean Ricardo Azkargortarekin ikasten ibiltzen naiz, baina marrazketa gehiago jorratu behar nuela ohartuta, koadernoak lineaz eta formaz betetzen hasi nintzen. Blogean azaltzeak nire marrazketa-ibilbidea gordetzeko eta, era beran, erakusteko aukera ematen dit.

Denbora pasa ahala beste lanak erakusteko beharra sortu zait. Oleoa eta akrilikoa jorratu izan ditut, baina 2009an Roger Védeilhé maisuarekin egindako ikastarotxoak akuarela ezagutzera eraman ninduen, eta poliki poliki beste teknikak aldera uzten joan naiz.
2012ko udan berriz, teknikak sakontzeko helburuarekin, Frantzian  ikastarotxo bat egitera animatu naiz eta Allan Kirk maisu inglesarekin akuarelak aire librean lantzeko aukera izan dut.

Nire akuarelak ikustea nahi baduzue nire beste blogean aurkitu ditzakezue: Piliren akuarelak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario