2011-06-27

Urteko egunik beroena Araba aldean

2011-VI-26. Urteko egunik beroena ote zen, baina aspalditik antolatuta genuen eta Araba aldera joan ginen egun pasa.
Lehenengo Añanako gatz harana bisitatu genuen Victor-en laguntzaz. Eguneko lehenengo bisita egin genuen eta horri esker ez genuen geroxeago egingo zuen beroa jasan.
Eguerdi aldera Varonatarren dorre-jauregira joan ginen. Etxeko ondorengoa den Rodrigo izan zen gida, bere familiaren istorio bitxiak kontatzen. Eskertzekoa etxe barruan egiten zuen freskura, kanpora irten genuenean .... A ze bero! itotzeko modukoa
Espejon haize egokitua zeukan jatetxe batean bazkaldu ondoren Mendozako torrea ikustera joan ginen, baina lanengatik itxita aurkitu genuen. Beste batean bueltatzeko aitzakia badaukagu.
Horrelako beroarekin, freskagarri bat behar genuela eta Okogoiengo Bordaberri tabernara joan ginen. Eta eguna bukatzeko Arlabango Gatzaga-gainen bokata bat jan eta elkarri agur esan genion.






2011-06-25

Ionen eskua eta paleta

2011-VI-23. San Juan gaua, plazan sua eta Ion prest dago nire modeloa izateko.
Azkenean eskua bakarrik egiten diot; gaueko ordu hauetan eta kalean egonda, ez dakit erretratu dezentea egiteko  gai izango naizen eta ez dut  mutikoari huts egin nahi.
Geroxeago, erabiltzen ditudan koloreak erakusteko, nire paleta egiten diot.


2011-06-10

Etxean

Gauean, erdi lo, telebista ikusten

San Antonio auzoa

Datorren astelehenean, ekainaren 13an, San Antonio da.  Aurten Bergarako jaiekin batera ospatzen da, pazkuak oso berandu tokatu dira eta.
 San Antonio auzoa zeharo aldatuta dago. Etxe zaharrak bota eta berriak eraikitzen dihardute. Erreka ondoan dauden etxeak ere laister botako dituztela diote.
Ermita desagertu zen eta, bere ordez, etxe berri batean lokala moldatu dute.
Ondoko marrazkian etxe zahar horiek eta ermitaren kanpaia ikus daitezke.

2011-06-05

Domeka goizean goiko plazan

2011-VI-5.
Domeka goizean alde zaharra nahiko trankila egoten da. Gaur ere horrela zen;  domeka goizeko "paseanteak" agurtzen, txorien kantuak entzuten, argazkiak ateratzen zeuden turistak nongoak izango ziren pentsatzen eta marrazten pasatu dugu goiza.
Gure aurrean mutil bat, isiltasuna aprobetxatuz, egunkaria irakurtzen zegoen.

Elkartean

2011-VI-4. Gaur ere elkartean egon gara bazkaltzen.
Bazkal ostean denetik egon da, batzuk kartetan jardun dute, beste batzuk hizketan barran....