Mostrando entradas con la etiqueta Lorak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lorak. Mostrar todas las entradas

2013-03-23

Udaberria

Udaberria heldu dela eta Mirenen orkideak sekulako bizitasuna dute.

Ha llegado la primavera y las orquídeas de Miren están llenas de vida.


2012-05-13

Orkideak

Kanpoaldeko lorak hasi dira poliki poliki baina oraindik etxe barrukoak hobeto daude....



2012-03-29

Lorak

2012-03-17. Linea sinple batek gogora ekarri dezakeena.

Lo que unas simples líneas pueden evocar.


2011-08-31

Lorak

2011ko abuztua. Lorez inguratuta omen nago, besterik ez dut ikusten eta.
Akuarelak erabili gabe, errotulagailuekin ematen diet kolorea.



2011-06-27

Urteko egunik beroena Araba aldean

2011-VI-26. Urteko egunik beroena ote zen, baina aspalditik antolatuta genuen eta Araba aldera joan ginen egun pasa.
Lehenengo Añanako gatz harana bisitatu genuen Victor-en laguntzaz. Eguneko lehenengo bisita egin genuen eta horri esker ez genuen geroxeago egingo zuen beroa jasan.
Eguerdi aldera Varonatarren dorre-jauregira joan ginen. Etxeko ondorengoa den Rodrigo izan zen gida, bere familiaren istorio bitxiak kontatzen. Eskertzekoa etxe barruan egiten zuen freskura, kanpora irten genuenean .... A ze bero! itotzeko modukoa
Espejon haize egokitua zeukan jatetxe batean bazkaldu ondoren Mendozako torrea ikustera joan ginen, baina lanengatik itxita aurkitu genuen. Beste batean bueltatzeko aitzakia badaukagu.
Horrelako beroarekin, freskagarri bat behar genuela eta Okogoiengo Bordaberri tabernara joan ginen. Eta eguna bukatzeko Arlabango Gatzaga-gainen bokata bat jan eta elkarri agur esan genion.






2011-05-15

2011-05-01

Elkartean bazkaltzen

2011-IV-30. Gaur ere bai! Elkartean bildu gara hiru lagunen eguna ospatzeko.
Erretratutak, opariak,  lorak, dantzak, atzoko abestiak....









2011-04-25

Artaza

2011-IV-22. Artazara goaz egun pasa. Iragarritako eguraldia ez zen oso ona, baina ez genuen espero horrelako zaparradak.
Azkenean,  bazkaltzeko orduan bakarrik atera dut koadernotxoa, atertu denean.

2011-03-27

Elkartean

2011ko martxoaren 19a, larunbata.
Elkartean bazkaria eduki genuen, eta bertan ikusten zena: mahai gainean zegoena...

2011-03-13

Bergaran 2011-03-13an

Bideberrin hasi gara:  erreka, Santa Marina eliza eta zubia, zurra,....

Handik Madura osteko umeen parkera joan eta zalditxo bakartia saiatu naiz marrazten.


Bukatzeko, begirada beste aldera bota eta txikoria belarra loretan atentzioa eman dit.

Ospitalean, 2011-03-12



Clivia, 2011-03-03

Ezin zuela pentsatzen genuenean ara non lokalean dugun clivia lorak ematen hasi den.