2022-07-17

76. sketchcrawl-a Antzuolan

Atzo, Antzuolako alardearen jaia ospatzen zela aitzakia hartuta, 76. sketchcrawl-a ospatu genuen bertan.
Giro ona eta konpañia ezin hobea. 
Hori bai sekulako beroa jasan genuen!

2022-04-24

75. Sketchcrawla Iruñean

 Badirudi poliki poliki lehengo ohituretara bueltatzen ari garela.

Apirilaren 23an, 75garren sketchcrawla ospatzen zela eta, Iruñean egon ginen marrazten lagunez inguratuta. Plazer bat izan zen aspaldikoak berriz  ikustea eta berriak ezagutzea.

Hemen lagatzen dizkizuet egindako marrazki batzuk.

Santo Domingoko azokan hasi ginen euria eta hotzaren babesaren bila.

Atertu zuenean eta eguzki izpi batzuk aprobetxatuz Santo Domingo inguruan ibili ginen gero. Bertan peña baten urteurren jaia ikusteko aukera ere izan genuen.

Bueltarako eguna berriro grisa bihurtu zen eta etxerako bidean euria mara mara harrapatu gintuen.















2022-01-30

74. sketchcrawl-a Portugaleten

Beste behin ere Gorkaren lanari esker, elkartu ahal izan gara sketchcrawl baten inguruan.
Eguraldi hotzari aurre eginez, marrazkilari taldea elkartu ginen primerako giroa sortuz.
Pozgarria gainera jende berriarekin gure afizioa partekatzeko beta izatea.
Hemen nik egindako zirriborro batzuk:
eta figura bizkor batzuk.....