Mostrando entradas con la etiqueta Sketchcrawl. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sketchcrawl. Mostrar todas las entradas

2025-07-20

Mutrikun 88. sketchcrawl - a

Mutrikun elkartu ginen atzo 88. Sketchcrawl-aren aitzakiarekin.
Jende berria, leku askotakoa, giro ezin hobea,....
Hemen nire ekarpena. 

2025-01-26

86. sketchcrawl-a Hendaian

Oraingo honetan Juncal Alfonso arduratu da antolaketaz eta ezin hobeto irten zen eguna.
Eguraldia aparte lagata, noski. 
Oso pozgarria da beti jende berria ezagutzeko aukera dugu eta.
Hemen, euriatik babestuta, egitea lortu nuena.

2024-07-22

84. sketchcrawl-a Otxandion

Hilaren 20an elkartu ginen Otxandion 84. sketchcrawl aitzakiarekin.
Jai giroan, primerako eguraldiaz, gozatu genuen lagun artean marrazten.
Lehenengo hitzordua Andikona plazan izan zen, handik plaza nagusia eta beste txoko batzuk ezagutzeko aukera izan genuen.
Bukatzeko Errementarijek plazatxoan bukaerako argazkia atera genuen. 

2024-01-28

82. sketchcrawl Altsasun



 Atzo urtarrilaren 27 beste egun zoragarria pasatu genuen kalean marrazten.

Oraingo honetan Altsasun egon ginen eta hemen lagatzen dizuet nik egindakoak.


Otadiako ermita





Haize Berriak bandaren kideak


Marrazki kideak

2023-05-03

79. sketchcrawl

Urruñan zegoen iragarrita gure  taldeko hitzordua 79. Sketchcrawla.
Azkenean, tamalez, ez zen antolatu eta taldetxo berria egin nuen egun horretan, argazkian ikusten duzuen bezala. 
Bikuña jauregia, Arraioz.

2022-04-24

75. Sketchcrawla Iruñean

 Badirudi poliki poliki lehengo ohituretara bueltatzen ari garela.

Apirilaren 23an, 75garren sketchcrawla ospatzen zela eta, Iruñean egon ginen marrazten lagunez inguratuta. Plazer bat izan zen aspaldikoak berriz  ikustea eta berriak ezagutzea.

Hemen lagatzen dizkizuet egindako marrazki batzuk.

Santo Domingoko azokan hasi ginen euria eta hotzaren babesaren bila.

Atertu zuenean eta eguzki izpi batzuk aprobetxatuz Santo Domingo inguruan ibili ginen gero. Bertan peña baten urteurren jaia ikusteko aukera ere izan genuen.

Bueltarako eguna berriro grisa bihurtu zen eta etxerako bidean euria mara mara harrapatu gintuen.















2022-01-30

74. sketchcrawl-a Portugaleten

Beste behin ere Gorkaren lanari esker, elkartu ahal izan gara sketchcrawl baten inguruan.
Eguraldi hotzari aurre eginez, marrazkilari taldea elkartu ginen primerako giroa sortuz.
Pozgarria gainera jende berriarekin gure afizioa partekatzeko beta izatea.
Hemen nik egindako zirriborro batzuk:
eta figura bizkor batzuk.....

2021-10-31

73th sketchcrawl, MarrAzkiTAUN

 2021eko urriaren 23ean, Sergio de la Fuenteren antolakuntzari esker, Ataun elkartu ginen 73. sketchcrawl ospatzeko.

Aspaldian parte hartzeke eta lagunak ikusteke, asko difrutatu nuen eguna. Eguraldia ere portatu zen! 

Marrazki asko ez nuen egin, baina pozgarria izan zen berriro ere lagunak aurrez aurre marrazten edukitzea.




2020-04-25

67th sketchcrawl

Gaurko hitzordua Bastidan (Behe Nafarroan) egitekotan geunden, baina etxean gelditu behar izan gara.
Etxetik egindako marrazkiak dira, beraz , gaurkoan igotzen ditudanak.