2015-06-22

47th 1/2 sketchcrawl-a Arrasaten

Ekainaren 20an, joan den larunbatean, beste egun zoragarria pasatu genuen Arrasaten;
Arrasate Mago Taldekoek antolatuta, 47th 1/2 sketchcrawl-a ospatu genuen.
Eguraldiak ere lagundu zigun, lehenengo ordutik -aspaldiko partez- irten zen eta.
Hemen lagatzen dizuet bertan egindako marrazkiak.
Lehenengo Kontzezino eta Zerkaosteta kaleen inguruan jarri ginen Iturriotz ateari begira.




Sebero Altube plazatik pasatu eta gero, bertan Debagoineko txakolin dastatzeko aukera izan genuen, Arbolapetara joan ginen:





Eta handik, bazkaltzera. Hemen daukazue menua eta beste marrazkilari bati egindako erretratua (edo erretratu saiakera.