2015-11-15

Amurrio, 49th 1/2 sketchcrawl

Atzo, azaroaren 14an Amurrion egon ginen beste sketchcrawl bat egiten.
Gorkak, antolatzaileak, postalik gabeko herria bezala aurkeztu zigun arren, bazegoen zer marraztu Amurrion.
Hemen lagatzen dizkizuet nik bertan egindakoak.

Ayer, 14 de noviembre celebramos un sketchcrawl en Amurrio.
Gorka, el organizador, nos presentó Amurrio como un pueblo sin postales, pero si que había muchas cosas que dibujar.
Aquí os dejo lo que yo hice.
 ---
 Goizeko saioan, Refor-era inguratu ginen Maite eta biok. Joan-etorriak pentsatzen genuen baino denbora gehiago eman zigunez, ez nuen asko marraztu.

Por la mañana Maite y yo nos acedrcamos hacia el Refor, La caminata nos llevó más tiempo de lo que pensabamos por lo que no dibujamos mucho.


Hamaiketako orduan Atxubi tabernara inguratu ginen. Atxubiko Vicente eta Anak sekulako hamaiketakoa eskeini ziguten, eta gu bertan marraztu genuena oparitu genien ezkertzeko.
Nik lokalaren barrenean dagoen zaldia marraztu nuen. Zaldia Vicentek berak egindakoa da, hondartzan aurkitutako egur zatiekin.

A la hora del aperitivo nos acercamos al bar Atxubi, donde Vicente y Ana nos invitaron a un aperitivo impresionante. Como agradecimiento les entregamos los dibujos que hicimos allí. En mi caso dibujé el caballo que reposaba al fondo del local, realizado por el propio Vicente con trozos de madera recuperados en la playa.


Eguzkia irtenda zegoen, gu entonatuta, eta Urrutia jauregiaren landan plazari izena ematen dion etxea marraztu nuen.

El sol ya había salido, estabamos entonados, y en la plaza del palacio Urrutia me dediqué a dibujar el edificio que da nombre al lugar.



Bazkaltzeko orduan, beti bezala, bata besteari erretratutak egiten jardun genuen. Baina mantela urdina zen!!! koadernoan egin behar izan genituen.

Durante la comida -¡faltaría más!- nos dedicamos a retratarnos los unos a los otros. Pero esta vez los manteles eran azules.... y tuvimos que usar el cuaderno.

 

 

Arratsaldean, eguna bukatzeko, Likorearen museoa bisitatu genuen eta baita bertan, Acha destilerietan, egiten dituztenak dastatu ere!

Por la tarde, para rematar el día, visitamos el museo del Licor. Y también probamos los productos que fabrican en las destilerías Acha.
 

Atentzioa deitu zidan Vodka beltzak zeukan kolorea. Ez zen beltza berde esmeralda baizik.
Paperean ere oraindik kolore berdea nabaritzen da.

Me llamó la atención el color del vodka negro, que no era negro sino verde esmeralda.
Todavía se nota el tono verde en el papel.