Jesusen eguna zela eta sekulako koadrilla elkartu ginen bazkatzeko.
Ikusten genuena: mahaia.
Eta Irunek egin zuena:
Apunte-koadernoa - Cuaderno de apuntes - Carnet de croquis - Sketchbook - Skizzenblock
2011-03-13
Andorran
2010eko abenduan Andorra pasatu genuen egun batzuk.
Izugarrizko hotza egin zuen, eta oraindik ez nintzen ausartzen kalean marrazkiak egiten. Beraz, kalean hasi, argazkiak atera eta etxean bukatutako irudiak dira.

Gabonak gertu zeuden
Azken hau, Interneten aurkitu nuen akuarela baten kopia da, asko gustatu egin zitzaidan eta kopiatzen saiatu nintzen, gero akuarela bat sortzeko
Etxean zer pintatu jakin gabe
Abenduaren 12, domeka, kanpoan eguraldi txarra eta zer marraztu jakin gabe.
Sukaldean hasten naiz...
Sukaldean hasten naiz...
Lehenengo egunean egindakoak
Bearteko lokalean, eguakitz batean arratsaldeko seirak aldean.
Koadenoekin hasteko inguruan daukaguna hasten gara marrazten.

2011-03-12
Lehenengo pausuak: materialak
Oleoa eta akrilikoa aurretik landu nituen, baina 2010ean, ikastaro bat egindakoan, akuarela deskubritu eta gozatzeko aukera izan nuen.
Beraz, koadernotxoa egitera animatu nintzenean baneukan oinarrizko materialak.
Herri baten bizi naizenez, bertan ez dut aurkitzen material handirik eta ez naiz asko mugitzen material bila. Paperdenda arruntetan hasi nintzen koaderno aproposos baten bila eta froga batzuk egin ondoren aurkitu nuen gustokoa: ez oso garestia, ura aguantatzen zuena, ...
Bidean, Maite ere konbentzitu nuen. Horrela gauzak, 2010eko abenduaren 10ean, Maite eta biok, Beart elkarteak duen lokalean gelditu ginen, koadernoari hasiera emateko.
Egun berean Maitek berak eskuz egindako koaderno bat oparitu zidan. Beraz bi koaderno neuzkan eta biak batera "inauguratu" nituen.
Hemen ikus dezakezue egindako lehen marrazkia: Maiteren erretratua.
Orain, marrazkiak eskaneatu eta konpartitzera noa eta, eboluzioa ikusteko, marrazkiak kronologikoki ordenatuta igoko ditut.

2011-03-10
Hasteko
Orain dela hilabete pare bat Urban Sketcher mugimendua ezagutu nuen. Harrezkero, ahal dudan bakoitzean "Urban Sketchers" eta "De vuelta con el cuaderno" blogetara sartzen naiz jendeak igotzen duena ikusteko.
Lehenengo egunetik, han ikusitakoarekin liluratuta gelditu nintzen eta oraindik aho zabal-zabal gelditzen naiz.
Lagunek animatuta, hemen nago ni orain, nire koadernoan egiten ditudan marrazkitxoak erakusten.
Nik egiten disfrutatzen dudan bezala, ea zuei gustatzen zaizkizuen

Suscribirse a:
Entradas (Atom)